XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1979ko urriaren hasieran koordinatzaile lokalak orientabidezko gutun bat bidali zien bere lankide guztiei.

Gutun horretan projektu pilotoaren ideia nagusiak planteatzen zituen eta, berebat, bere desira azaltzen zuen ahalik eta asignatura gehienetako irakasleak parte hartzea nahi lukeela adieraziz.

Gutun horren ondorioz, beren interesa azaldu zuten departamentuen arteko bilera-sail bat egin zen.

Eta bilera horien ondorioz, 15 irakaslek osatutako sare bat eratu zen honako departamentu hauek parte hartuz:
1. Sukaldaritza
2. Ekonomia
3. Matematika
4. Historia
5. Eskulanak, diseinua eta teknologia
6. Hizkuntza
7. Design for living (bizitzarako diseinua)
.

1979-83 ikastaldian, parte hartzen zuten irakasleak animatzen saiatu zen koordinatzaile lokala kontsumitzailearen heziketa asignatura desberdinetara nola egoki daitekeen asma zezaten, adibideak emanez.

Irakasleek beren asignaturak hobeto planifika zitzaten, orientaziozko material didaktikoa landu zezaten eta lan-prozesu desberdinen emaitzak ebaluatu zitzaten saiatu zen lehenengo.

Berehala ados jarri eta irakasleek erabaki zuten kontsumitzailearen heziketak ikasleen izpiritu kritikoa sustatu beharko lukeela, erosketak eta produktu eta zerbitzuen kontsumoa egiterakoan erabaki zuzenak hartzen jakin dezaten, beren eskubideak eta obligazioak ezagutuz.

Gainera akordatu zuten kontsumitzailearen heziketak eroslearen eta saltzailearen arteko oreka berrezartzen lagundu beharko lukeela, kontsumitzaileen artean jarrera razionalagoa garatzen eta kontsumitzaileei beren problemen eta ekintza-posibilitateen kontzientzia ematen.

Gainera irakasleok erabaki zuten kontsumitzailearen heziketak kontsumoarekiko eta honen garrantzi sozialarekiko jarrera kritiko eta analitikoa garatzen lagundu beharko liekeela haur eta gazteei eta, berebat, horien kontzientzia eta erantzukizuna garatzen lagundu ingurugiroaren suntsiketa, zarrastelkeria energetikoa eta berritzen ez diren baliabide naturalen zarrastelkeria bezalako problema sozialen inguruan.

Aipatu helburu horiek lortzeko bide, honako hauek bultzatzea erabaki zuten partaideek:
1. Departamentu posible guztiek saiatu behar zutela beren asignaturetan ematen den kontsumorako heziketa deskribatzen eta mugatzen, gero aipatu helburu horietara egokitzeko.